2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala



MATERIAL EZ EGITURATUA

"Material ez egituratua diodanean, eguneroko bizitzan topatu dezakegun material arruntaz ari naiz. Hala nola: pintzak, kartoizko tutuak, makiltxoak, oihalak, kaxak, kateak, poteak, … Material hauek bizitza arruntean oso anitzak izan daitezkeen jarduera eta ekintzetan erabiltzen dira eta euren xedea ez da didaktikoa. Baina haurrei mota honetako materialekin aritzeko eta esperimentatzeko aukera ematen zaienean, material hauek “altxorrak” bihurtzen dira, ikaskuntza iturri bihurtzen dira.
Hasiera batean material bakoitzaren ezaugarriekin esperimentatzen dute, modu honetan materialaren gaineko ezagueran sakontzen dutelarik. Baina esperimentazioa ez da hor bukatzen, ondoren material desberdinen arteko konbinazioekin esperimentatzen hasten dira. Material desberdinen arteko konbinazioak haurrari egoera berriak planteatzen dizkio, ikasteko aukera berriak eskaintzen dizkio.
Ikaskuntza egoera hauek ez dira Haur Hezkuntzako curriculumera mugatzen. Haur bakoitzaren interes eta ikasteko grinatik abiatzen da eta abiapuntu honek ikaskuntza esanguratsua bermatzen lagunduko digu. Haurra bakarrik edota talde txikian aritzen da normalean, beraz norberaren erritmoa errespetatzeko aukera ere eskaintzen digu material ez egituratuak.

Material ez egituratuak dituen abantailak asko dira. Hona hemen batzuk:
  • Erabilera desberdinak izan ditzake.
  • Haurraren interesa da esperimentazioaren abiapuntua.
  • Haurrak esperimentazioaren bitartez ikasten du.
  • Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen da.
  • Haurra modu autonomoan aritzen da.
  • Irudimena lantzen da.

Material merkea bezain aberatsa."

2014(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea

KATUKA IBILTZEAK DITUEN ONURAK

Beheko linkaren bitartez,  katuta (lau hanketan) ibiltzeak dituen onurak jorratzen dituen artikulu bat jartzen dizuegu irakurgai. Artikulua gazteleraz dago eta bertan, ekintza hau estimulatzeko aholkuak emateaz gain, katuka ibiltzeak haurren garapenean  nolako garrantzia duen azpimarratzen da. Izan ere, ekintza honek haurra autonomoa izatea bultzatzen duen bitartean, etorkizuneko prozesuetarako prestatzen du.

Interesgarria eta aldi berean lagungarria izatea espero dugu.

katuka ibiltzeak dituen onurak