2020(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTOLAN

Atzo, Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri ziren, opariak banatzera.
Gure txikiek ere jaso zuten, merezitako oparitxoak!! 

Eskerrik asko!!







2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea





OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ETORRI ZAIZKIGU BIZITAN!!!!!

Gaur egun berezia izan da Ikastolan. Oporrak aurretiko azken eguna bai, baina gainera Olentzero eta Mari Domingik, urtero bezalaxe, bizita egin digute. Eta baita oparito batzuk ekarri ere, denok alkarrekin jolastu dezagun gelan. 










GABON EDER EDERRAK IGARO DITZAZUELA ETA URTE BERRI ON DENOI!!!!

BUELTARARTE!!!!!

UDAZKENA

UDAZKENARI AGURRA EMATEKO......

Udazkena agurtzeko, zuen haurrak, udazkenak ematen dizkigun, naturako elementuekin esperimentatzen eta jolasean ibili dira.

Hona hemen egin dugun bideotxoa.

KLIKATU HEMEN BIDEOA IKUSTEKO












2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

 Kaixo familiak!!!


Gaurkoan, zuen txikitxoak kanpo espazioetan nola dabiltzan ikusteko aukera eman nahi dizuegu. Daukagun espazioa zatitan banatuta dago eta gelekin bezalaxe, rotazioan haritzen gara egunetik egunera. Begira zein gustora dabiltzan!!!! Salto, korri, txirrist, hostoak batu, harriekin jolastu, irri, margotu... 

Argazki guztiak Alexia plataforman ikusgai izango dituzue.


DISFRUTATU!!!!





 ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK  IARA, MARA, ENEKO eta BEÑAT! Azaroan 2 urtetxo bete dituzuelako!


Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxo



2020(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

AZAROKO URTEBETETZEAK

 ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK  NAROAri eta DANIELLAri! Urtetxo bat bete berri duzuelako.


Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxo



ABESTIA


MUGIMENDU LIBREA


 MUGIMENDU AUTONOMO ASKEA:

1 eta 2 urte bitartean haurra mugimenduaren bidez  adierazten eta komunikatzen da batez ere. Mugimendu eta postura ezberdinak egiten eta probatzen hasten da eta hauen  bidez bere gorputza eta gaitasunak ezagutzen ditu: mugak, zailtasunak, lorpenak…

Helduak haurraren mugimendu hauetan esku hartzen ez duenean eta  bere  kabuz eta bere erritmora  mugitzen usten dionean, haurrak segurtasuna eta autoestimua irabazten ditu .  Helburuak berak bakarrik lortu dituelako.  Oso garrantzitsua izando da beraz  haurra bera den bezala errespetatzea.

Helduaren egiteko nagusia ,haurraren berezko garapenean lagunduko dion giro egokia eskaintzea izango da. (akonpainamentua, afektua, denbora, espazioa…

 Haurren garapen naturalaren prozesua aurrera eramateko hona hemen gomendio batzuk:

  • Espazioa:Giroa lasaia behar du izan, ez da komeni estimulu gehiegi egotea, haurrak oraindik ez baitauka estimulu asko filtratzeko gaitasunik. Gune berezia behar du, irekia, baina aldi berean, babestua, propioa eta ondo mugatua.
  • Haurrak beti ere lurrean, mantatxo batean edukitzen saiatuko gara, beraien mugimendu librea garatzen joan daitezen.
  • Buelta ematen ikasten dabiltzan haurrei beraien begi bistan jostailuak ipiniko dizkiegu. Horrela buelta ematera bultzatuko ditugu eta ea poliki-poliki jostailua hartzen hasten diren.
  • Arrastaka eta lau hankan dabiltzan haurrentzat, jostailuak distantzia ezberdinetan ipiniko dizkiegu. Ea horrela mugituz, jostailu hauen bila joaten diren.

  • Zutik jartzen hasten diren haurrei, zutik ipini ahal izateko heldu leku gisa objetu ezberdinak ipiniko dizkiegu, edo zutitu ondoren hartu ditzazketen objetuak jarri, sofa gainean, egongelako mahai txikiaren gainean…

MUGIMENDU AUTONOMO ASKEARI loturiko hainbat kontzeptu:

PLAZERRA: haurrak egiten dituen mugimendu eta lorpenak emago diote.

SEGURTASUNA: haurrak bere mugak zein gaitasunak ezagutzean lortuko du. (egoera kontrolpean izateak).

AUTONOMIA: mugimendu askea norbaitekin komunikazioan garatuko du. Esperientzia horretatik habiatuta iniziatibaz jokatuko du eta gauza berriak probatzera animatuko da.

INIZIATIBA: bere beldur zein zalantzak menderatzean ,ahal duela ikustean ,ekingo dio mugimendu berriei.

NORTASUNA: bere buruarekiko irudia barnetik dakarkienarekin eraikiko du

GARAPENA:  gaitasun motorra berez garatuko du aukerak emanez gero , (probatzeko denbora). Urrats baten esperientziatik emango du hurrengoa.

KOMUNIKAZIOA:gorputz adierazpenei helduak esanahia jarriz  lortuko da.

 




2020(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

HH02

 Kaixo familia!

Aurtengo kurtsoa egoera berezi honekin  hasi dugu eta bagoaz aurrera gure burbuiltxoak mantenduz. Egokitzapenak bukatu eta errrutinan sartu garenez, blogari hasiera emateko prest gatoz.. 
















HH01

 

Kaixo familia!

Aurtengo kurtsoa egoera berezi honekin  hasi dugu eta bagoaz aurrera gure burbuiltxoak mantenduz. Egokitzapenak bukatu eta errrutinan sartu garenez, blogari hasiera emateko prest gatoz..










2020(e)ko irailaren 14(a), astelehena

HH02 IKASTURTE HASIERAKO BILERA

 Kaixo:

 Pasa den ostegunean, mailako  bilera egin genuen, bertan, ikasturte berriaren argibideak emanez.

Hemen atxikitzen dugu bertan azaldutakoa:

Euskaraz

Gazteleraz


2020(e)ko uztailaren 28(a), asteartea

ZORIONIK BEROENAK MARKELI!

ZORIONAK MARKEL!

Pasa den Larunbatean Markelek 2 urtetxo bete zituen.
Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetzea ospatzea beraz, gure zorionik beroenak MARKEL FERNANDEZ-i
Begira zein ederki ospatu zuen joan den larunbatean bere urtebetetzea Markelek!
Zorionak artista!







2020(e)ko uztailaren 24(a), ostirala

ZORIONIK BEROENAK!!

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetzea ospatzea beraz, gure zorionik beroenak datozen egunetan urteak beteko dituzuenoi, NARE, MARIA, LUKA MUÑOZ,LAIA VAZ,DANEL DEL REY,LUKA URKIDI, ELLEN ETA IKER.
Ondo ospatu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat.

2020(e)ko uztailaren 23(a), osteguna

LIBEREN URTEBETETZE OSPAKIZUNA

1, 2 eta 3 itzali kandelak. Familia giroan ederki ospatzen ari da Libe bere hirugarren urtebetetzea. Segi horrela eta disfrutatu egunaz.


2020(e)ko uztailaren 22(a), asteazkena

ZORIONIK BEROENAK

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetzea ospatzea beraz, gure zorionik beroenak LIBERI.
Ondo ospatu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat.

UMETXOAK: 03/20

2020(e)ko uztailaren 20(a), astelehena

ZORIONIK BEROENAK!!!

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetzea ospatzea beraz, gure zorionik beroenak AIMARRI.
Ondo ospatu eta bueltan lagun artean ospatuko dugulakoan besarkada handi bat.

2020(e)ko uztailaren 17(a), ostirala

ZORIONIK BEROENAK!!

Zoriona Paule!! Egun polit bat igaro dezazula familia giroan. Lagun artean ere ospatuta geratu da.
Muxo potolo bat!!!


2020(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena

2020(e)ko uztailaren 11(a), larunbata

ZORIONIK BEROENAK!!!

Zorionak Izaro!! Hasi gara poliki-poliki gure laguntxoen urtebetetzeak ikastolan ospatzen. Ondo ondo pasa eguna eta besarkada bat.

Entzun abestia

2020(e)ko uztailaren 9(a), osteguna

ZORIONIK BEROENAK!!

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetzea ospatzea beraz, gure zorionik beroenak LUCIA PEREZI.
Asteburuan ondo ospatuko zenutelakoan eta bueltan lagun artean ere ospatuko dugulakoan besarkada handi bat.

2020(e)ko uztailaren 6(a), astelehena

ZORIONIK BEROENAK

Egoerak horrela agintzen duelako ezinezkoa dugu gure lagunen urtebetetzea ospatzea beraz, gure zorionik beroenak ARATZI.
Asteburuan ondo ospatuko zenutelakoan eta bueltan lagun artean ere ospatuko dugulakoan besarkada handi bat.