2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

Goizak parkean


kaixo,
Udaberriari ere eman diogu ongi etorria eta horrekin batera parkean ere gero eta lagun gehiago biltzen gara. Izan ere, urbeteko gazteenak ere hasi dira parkera igotzen.Guztiok elkarrekin igarotzen dugu kanpoan goizean tartetxo bat. 

Motorrak eta patineteak ere atera ditugu aurreko aste hauetan eta egia esan, gustora ibili dira parkean. Nola ez, eguneroko gure errutinari ere eusten diogu, trena ikustera joaten gara, bertan doazenei bidai on eta agur egitera.


























2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

KOLOREZ JANTZI GENITUEN KALEAK

Kaixo guztioi,
 dakizuen bezala, pasa den martxoaren 1ean inauteriak ospatu genituen. Kalera irten ginen guztiok Elgoibarko kaleak kolorez  kantuz eta dantzaz alaitzera.
 15:15 aldera irten ginen ikastolatik guztiok. Ikastolako txikienak traktorean eta haur kotxeetan joan ginen, zaku koloretsu eta zintadun txapel dotorea jantzita. 
Jarraian dituzue argazki batzuk!

 Eskerrik Asko laguntzen aritu zinetenoi eta parte hartzera animatu zinaten guztioi!

































2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

HOTZA ETA BEROAREKIN ESPERIMENTZATZEN

Azken bi hilabetetan neguaren gaia landu dugu. Urtaro honen berezitasunetako bat hotza izanik, hotzak eta beroak diren hainbat elemeturekin esperimentazio bat burutu dugu.


Alexia plataforman argazki gehiago ikusgai