2015(e)ko martxoaren 28(a), larunbata


PSIKOMOTIZITATEA

                  Bi aldiz astean izaten ditugu psikomotrizitate saioak HH01ekoek. Goiko gelatako haurrak, kurtso hasieratik psikomotrizitate gelara joaten dira eta beheko gelakoak aldiz, gelan bertan geratzen dira ekintza burutzeko. Pixkanaka hasi gara txikiekin ere psikomotrizitate gelara joaten. 

                 Saio hauetan ateratako argazki batzuekin egindako bi bideo lagatzen dizkizue gaurkoak. 



2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

PAUSOZ PAUSO
Gaurkoan Pusoz Pauso proiektuaren azalpen txiki bat eta argazki eta bideo bildumatxo batekin gatoz.
Ikastolan ohikoa den berrikuntzen ikerketarako eta esperimentaziorako dinamika jarraiki, eta azkeneko ikasturteetan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko HAZITEGI ikerketa taldearekin lankidetzan hainbat urrats eman ondoren, geure hautu metodologikoa garatu nahi dugu.
“Pausoz Pauso”bi urteko geletan Ilusio handiz sortu eta urtarrilean gauzatzen ari den  proiektua da . Egun ditugun espazio eta baliabideak aprobetxatu eta haurraren jolasa ahalik eta aberatsena izatea helburu duen proiektua da hau. Izan ere, haurraren jardun nagusia den jolasari gehigarri bat eransten zaio, eta, era horretan,  sormena, aukeratzeko askatasuna eta interes eta beharrak asetzea bultzatu nahi dira. Horretarako, gelek txoko desberdinez osatutako tailer integral izaera hartzen dute eta, nola ez, bakoitzean materia edo diziplina desberdinak landuko dira. Lau tailer izango dira eta, errotazio-sistema baten bitartez, haurrak batetik bestera pasatuko dira:
-Tailer Sinbolikoa: Imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute, antzerki, musika, etxe txoko etab. bitartez.
-Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dituzte eskura galderak sorrarazteko, egiturak identifikatzeko edo eta harremanak sortzeko.
-Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideia eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera izango dute. Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari  sarbidea ematen zaio.
-Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontutan hartuta, ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.






2015(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

MATERIALA SORTZEN 

       5 minututan eta esne pote batekin zuen haurrentzat jostailu bat nola egin azalduko dizuegu gaur!  

           Erreza da eta haurrak oso gustura ibiltzen dira honekin jolasean. Ahokagarriarekin, psikomotrizitate fina lantzeaz gain, begi-esku koordinazioa hobetzeko balio du, oreka hobetzeko eta kolore eta taimana ezberdinak ezagututzeko ere. Jarraian, argazkien laguntzaz, ahokagarria bi pausutan nola egin azaltzen dizuegu. 

        Gelan ahokagarriekin nola jolasten diren ikus dezazuen argazki batzuk ere lagatzen ditugu.

1.Kasu honetan  esne potea apaintzeko koloretako zeloa erabili dugu, gometsak ere jarri izan dizkiogu.




2. Tapan, kuter edo guraiz batzuen laguntzaz zuloa egin, hau tamaina eta forma ezberdinetakoa izan daiteke. (irudiko zuloa dominoko piezentzako ,modukoa da, baina etxean duzuen edozein pieza izan daiteke; pote ezberdinetako tapak, pelotak, pinzak... ) 


Hemen gelako argazkiak!