2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

ZORIONAK!!!

Asko izan dira trimestre honetan urteak bete dituztenak. Koroia jantzi, zorionak abestu eta kandelei putz egin ondoren, pastela jan dugu beraien eguna ospatzeko! 2 urte potolo! Zorionak!!

Alexian topatuko dituzue beraien argazkiak. 

2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna


Ikutu, dastatu, aldatu, moldatu, manipulatu, esperimentatu, disfrutatu, gozatu!


              Esperimentazioari eta manipulazioari garrantzi asko ematen diogu gure etapan.  HH 0-6ko haurrak, denbora guztian esperimentatzen daude, berezkoa dugun zerbait da, mundua esploratzeko beharra izaten dugu, objektuak manipulatzekoa, gauzen zergatia jakin nahia... horrela joaten gara gure ingurua ulertzen.
Berezkoa dugun kuriositate eta jakin min hau estimulatu behar dugu eta honetarako manipulazioa eta esperimentazioa tresna baliogarria da. 

             Azken egunetan, plastika gelan, ogi xigortuarekin esperimentatzen ibili gara. Tamaina eta forma ezberdineko tresnak eman dizkiegu ogi xigortuarekin batera eta nahi zutenek material honekin esperimentatzeko aukera izan dute. 

            Libre lagatzen diegu manipulatzen, nahi duten tresna aukeratzen, dastatzen, botatzen, bote batetik betera pasatzen...  bitartean hitzez gertatzen  ari dena aipatzen dugu, beraiek ere konturatzen joateko eta forma, kantitate eta ekintza ezberdinei izena jartzeko. . "lauki hori oso handia zen, orain ez zaizu dena beste laukian sartu / poliki irteten da ogia zulo horretatik / estua da eskuan duzun.." 

         Oso gustura eta pozik ibili dira, asko disfrutatu zuten. Pare bat argazki lagatzen dizkizuegu eta besteak Alexian izango dituzue ikusgai.



2019(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

IKASTOLAKO TXIKIENAK ERE HEMEN GAUDE!!

Gure txikienak ere badoaz poliki poliki beraien errutinan ikastolako egonaldia sartzen. Egokitzapen lasai eta egoki baten ondoren gure txikienak hasita daude ingurua esperimentatu eta aztertzen. Batzuk hasi dira katamarran, beste batzuk arrastaka, zutik jartzen direnak ere badaude... bakoitzaren erritmoa errespetatuz bagoaz gutxinaka aurrera pausuak eta aldaketak nabaritzen. Hemen dituzue gure ikastolako txikienen argazki batzuk!!