2021(e)ko abenduaren 21(a), asteartea

 

Kaixo familia:

Oraingoan HH 02 koek beraien egunerokotasunean Ikastolan nola dabiltzan ikusteko argazki sorta bat prestatu dugu.

Adin hau aktibitate handiko garaia da, ekintza batetik bestera erraz pasatzen dira eta beraien inguruan dagoen guztia deskubritzeko eta esploratzeko sena eta kuriositatea dute.

Ikusi zuen haurrak zein ongi dabiltzan eguneko momentu ezberdinetan.


klikatu hemen

2021(e)ko azaroaren 10(a), asteazkena

 


Kaixo Familia 

Zer moduz zaudete?

Jada badira bi hilabete kurtsoa hasi genuenetik eta urtero bezala blogaren atalarekin gatozkizue.

Blogaren helburuetariko bat ikastolan haurrek dituzten bizipenak zuei helaraztea da eta interesgarriak diren artikulu zein gaiak lantzea ere bai, beti ere, familien kezka zein interesetatik abiatuta. Horretarako zuen laguntza ezinbestekoa izango dugu eta dituzuen ekarpenak gustura hartuko ditugu.

Zer deritzozue? Animatu denok parte hartzera!.


Gaurkoan orain gutxi bizi izan dugun aldiari buruzko ekarpen bat dakargiku. Egokitzapen aldia.

Zuen haurrak pixkanaka egokitzen ari dira. Denok dakigu ez dela egoera erraza izaten ez haur zein familia eta hezitaileentzat ere.

Haurra segurtasuna ematen dioten pertsona (atxikimendu irudia) eta espazio batetik leku arrotz batera dator, hau da, jende eta espazio berrira. Hau horrela izanik, haur batzuentzat banaketa hau oso gogorra izaten da.

Egokitzapen aldia egoera hau errazteko bidea da, eta ahalik eta egokiena eta samurrena izan dadin oso garrantzitsua da lasaitasunez eta konfiantzaz egitea eta familia eta ikastolak bat egin eta elkarlanean aritzea.

Familiek kezka eta galdera asko izaten dituzte etapa berri honetan eta hezitzaileak hor egoten gara hauei erantzuna eman eta haurrari egoera berrira egokitzen laguntzeko. Hau horrela izan dadin, poliki - poliki haurrarengana hurbiltzen joango gara hauek konfiantza hartu arte. Egokitze prozesua ongi egin duten seinale izango da esplorazioa eta jolasa agertzen direnean.

Beraz, berriro ere egokitzapen aldiaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, haurrari behar duen denbora eskaintzea funtsezkoa delarik.

Laburpentxo honen ondoren esan genezake, gaur egun haur gehienak egokituta daudela.

Ondoren zuen haurrak zein ederki moldatzen ari diren ikusteko bideotxo batekin hasiko gara. Ikus ezazue nola dabiltzan!



2021(e)ko uztailaren 25(a), igandea

 

ZORIONIK BEROENAK!!

 

Zorionak !!! ELENE eta  ITSASO uztailean 2 urte bete dituzuelako! ondo ospatu dugu lagun artean,muxu potoloak!.

Zorionak !!! abuztuan 2 urte beteko dituzuen guztioi ere :

LAIDA ETA MIKEL ; MARIA, UNAX, MARTIN eta LEA!!!

 

ongi ospatu familia eta lagunekin!!!







2021(e)ko uztailaren 14(a), asteazkena

Ikasturte amaiera

 Aurtengo ikasturteari amaiera emateko, izan ditugun bizipen, ekintza eta jolasaldiez gozatzeko bideotxo bat prestatu dugu. 

Gustatuko zaizuelakoan, mila esker urte ezberdin honetan eskainitako jarrera jator eta ulerkorragatik. Eskertzekoa izan da familia guztion jarrera.

Uda eta oporrak badatoztela eta, asko disfrutatu ezazue familian eta iraila arte.

HH00-01 ikasturte amaierako bideoa

2021(e)ko ekainaren 16(a), asteazkena


 JOLASAREN GARRANTZIA

Haurrarentzat jolasa gozamena edo plazerra baino gehiago da, behar bat da,  bere burua eta inguratzen duen mundua ezagutzeko modu bat.  Jolastea eta ikastea bat datoz, ezin dira banatu, haur bat jolasten dagoenean ikasten ari da. 

Jolasaren bitartez haurrak, ukitu, sentitu, manipulatu...egingo du, egoera ugari biziko ditu eta pentsamenduaren oinarriak eraikiko ditu.

Bestetik, jolasak, haurrari bere nahiak, esperientziak, sentipenak... kanporatzeko balio dio. Aldi berean, egoerak, imajinatuz, interpretatuz, adieraziz... gaitasun komunikatiboetan aurrera egitea ahalbidetzen dio. Lagunen arteko jolasen bidez ere, gizarteratzeko trebetasunak eta gaitasunak garatzen ditu.

Guzti honek erakusten digu gure txikientzat zein garrantzitsua den jolasa.

Ondoren zuen haurrak esperimentazioa eta jolasaren bidez zenbat gozatu eta ikasten duten ikus dezakezue. ikus bideoa








2021(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

 

                                                    ZORIONIK BEROENAK!!!


    Zorionak  !!!  GARAZI eta JON maiatzean bi urte bete dituzuelako!!



Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!



Resultado de imagen de zorionak argitxo

klikatu hemen

2021(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

 

                                            ZORIONIK BEROENAK !!! 


Zorionak!!!!  MARINA  eta JARE  apirilean 2 urte bete dituzuelako !!


Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxo

klikatu hemen






2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna

 

 HAURRARREN AUTONOMIA:

             Haurraren autonomiaz hitz egiten dugunean ,lehen bururatzen zaigun kontzeptua , haurrak berak bakarrik ,inoren laguntzarik gabe gauzak egiteko duen ahalmena izaten da. Baina autonomia hori bakarrik da edo haratago doa? 

 Kontzeptu hau hobeto ulertu eta ditugun galderei erantzuna eman  ahal izateko ondorengo artikuloa irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.


Jarraian ikusi zuen txikiek dituzten ahalmenak ondorengo bideotxo honetan. Bideo hau eta beste hainbat Ikastolako web orriko material osagarrien txokoan ikusi ditzazkezue.


Norberaren gaitasunetatik abiatuz




2021(e)ko apirilaren 13(a), asteartea

 

                                                 ZORIONIK BEROENAK !!! 


ZORIONAK !!!

UXUE martxoan urtetxo bat bete duzulako eta baita zuei ere

BEÑAT eta SARA  bi urte  bete dituzuelako!.

 

 

Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!

Resultado de imagen de zorionak argitxo

klikatu hemen







2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

ZENTZUMENAK LANTZEN PAPEL DESBERDINEKIN

Oraingo honetan, zentzumenak lantzeko kolore eta textura desberdinetako papelak atera ditugu.

Nahi al duzue ikusi, nola ibili diren zuen txikiak?

Hona hemen bideoa.




2021(e)ko martxoaren 17(a), asteazkena

 ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK MANEX! urtetxo bat bete duzulako eta baita zuei ere  IZARO eta NOA  bi urte  bete dituzuelako!. 

 

Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!

Resultado de imagen de zorionak argitxo


abestia entzun







2021(e)ko martxoaren 11(a), osteguna

 ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK  LIHER, IRATI eta LUKEN! Otsailean urteak bete dituzuelako!


Ondo ospatu dugu lagun artean, muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxo


2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

ZENTZUMENEN GARRANTZIA

 

Oraingo honetan, zentzumenek daukaten garrantzia adieraztera gatoz.

Zentzumenak bizitza osoan zehar garrantzitsuak badira ere, garrantzitsuagoak bilakatzen dira haurraren lehen hiru urteetan zehar. Haurrarengan garatzen den lehen zentzumena, ukimena da. Haurra jaiotzen denean erabat babestua egotetik babesik gabe sentitzera pasatzen da. Uretan egotetik, arnasa hartzen ikastera. Iluntasunetik argitasunera. Espazio mugatu batetik, mugarik gabeko espazio batera. Ematen diren aldaketak hamaika dira. Haurra etengabe informazio berria jasotzen ari da, informazio honen bitartez inguru berri honetara egokitu ahal izateko, eta informazio guztia bere zentzumenen bitartez jasotzen du.

Bere burua eta aita eta ama ezagutu ondoren inguruko beste pertsona eta objektu batzuk ezagutzen hasten da. Hasieran dena ahora eramaten du. Ekintza honekin objektu hori ukimendastamena eta usaimenaren bitartez aztertzen ari da. Objektuari buruzko azterketa sakon bat egiten ari da. Bere inguruan zenbat eta baliabide zein objektu anitzagoak jarri, haurrak jasotzen duen informazioa aberatsagoa izanen da. Jartzen ditugun baliabide edota objektuen  arabera, haurrak informazio desberdina jasoko du: tamaina, tenperatura, usaia, zaporea, pisua, bolumena …

Jakina den bezala, adin honetako haurrek informazio asko hautematen dute beraien ingurutik eta bizitzako lehen urte hauetan jasotako informazioa bere bizitza osorako baliagarria izango zaie.

Informazio hau, zentzumenen bitartez barneratzen da. Izan ere, zentzumenen bidez, gure inguruak eskaintzen dizkigun esperientziak barneratzen ditugu.

Hori dela eta zentzumenak lantzeko egiten ditugun esperimentazioak, txertatzen joango gara.

Hona hemen, puxikekin ( izoztuak, urarekin beteak, material desberdinekin beteak...) egindako ekintzatxo polit bat ikusgai.

Ea zer iruditzen zaizuen!!!!!












ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK  ANDER, OIHAN, AYSEL, INTZA eta BEÑAT! Urtarrilean urteak bete berri dituzuelako!


Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxo


2021(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

URTARRILEKO URTEBETETZEAK

 ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK OIER eta NAIA ! Urtetxo bat bete berri duzuelako.

ZORIONA URKO! 2 urtetxo bete duzulako.


 

Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxo

 

ABESTIA ENTZUN




2021(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

 ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK  ANGE, IZEI, UHAITZ, LEA ETA SARE abenduan eta Gabonetako oporretan 2 urtetxo ein zenutelako!


Muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxo



ABESTIA


2021(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

ABENDUKO URTEBETETZE EGUNAK

 ZORIONIK BEROENAK !!!


ZORIONAK LEO eta JARE ! Urtetxo bat bete berri duzuelako.


Ondo ospatu dugu lagun artean,  muxu potoloak!!


Resultado de imagen de zorionak argitxoABESTIA



ABESTIA