2014(e)ko apirilaren 15(a), asteartea


PSIKOMOTRIZITATEA

             HH01ekoak, astean bi aldiz joaten gara psikomotrizitate gelara, bertan, oinetakoak eta berokiak kendu eta gero “dorrea” botatzen dute. Ordu betean zehar, beraien kabuz eta material ezberdinaren laguntzaz (uztailak, koltxonetak, eraiketak, zapiak…) jolasean ibiltzen dira.
 Gidatu gabeko saioak izaten dira, haurrak erabakitzen du non, zerekin eta zeinekin jolastu. Saio hauetan mugimendua bizi dezakete, esperimentatu, erabakiak hartu,konfiantza lortu… 
 Bideo bat lagatzen dizuegu, zuen seme alabak, psikomotrizitate gelan zeinen pozik ibiltzen diren ikusi ahal izateko!!!

2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena



ZER EGIN ZORRIAK KENTZEKO?
Aurreneko gauza, txikia parasito gabe uztea da eta ondoren gure buruak begiratzea, toallen bidez, maindireak edo mimoen bidez kutsatzea oso erraza da eta.
Ondoren, burua ozpinez busti (etxean dugunak balioko digu), eta erabat bustita dagoenean, zilarrezko paperaz bildu eta ordu betez utzi behar da. Honela zorriak itoko dira eta errazago kendu ahal izango ditugu.
Hau egindakoan, burua etxeko edozein xanpu erabiliz garbitu eta ilea oraindik bustita dagoela, buru guztia poliki-poliki begiratu, orraziaz marrak eginez. Oraindik ‘bisitariak’ badaude, prozesua berriro egin.
Ondoren ile guztia kontuz-kontuz orraztuko dugu, batez ere belarri atzean eta lepo aldean (hauek baitira gehien atsegin dituzten lekuak); horretarako orrazi berezi bat erabiliko dugu, liendrera izena duena. Orrazi honek hortzak estu estuak ditu eta zorriak eta beraien arrautzak kentzeko erabiltzen da.
Egunero begiratu umearen burua eta prozesua errepikatu handik 7 egunetara. Arrautzarik geratu bada 7 egun behar baitu zorriak ateratzeko.
NOLA SAIHESTU ZORRIAK?
Burua garbituta dagoenean, azkeneko aklaratua egiteko ur baso bero batean 2 behatz neurri ozpin bota. Buruan gainetik bota eta ez eman azkeneko aklaraturik.
Lasai, entsalada usaina laster kenduko zaio haurrari.
Umeak zorriak askotan baditu, egunero orrazteko erabiltzen duzuen orrazian arbol de te‘ olioaren tanta batzuk bota, eta goizero honekin orraztu batez ere lepo gaineko eta belarri atzeko ileak.


2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

MAKINISTA

                                                   "MAKINISTA"

Dakizuen bezala, bi urteko geletan  egun bakoitzean ume bat da gelako "makinista". Egun horretan makinistak ogia ekartzen du gelara eta borobil handi baten eserita gaudela, laguneri ogi zati bat banatzen die.Gelatik irtetzen geranian, lerroan jartzen dira gelakide guztiak tren bat izango balira bezala eta makinistak parkeraino gidatzen du trena.
Egun horretan protagonistak sentitzen dira umeak eta denak daude desiatzen "makinistak" izateko!!!!