2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

EGURALDI TXARRARI......TXOKOLATE BEROA !!





LOCZY: ZIBILIZAZIO ESKOLA

Pasa den aste bukaeran, “Loczy: zibilizazio eskola” izeneko filmaren aurkezpenean egon ginen,  HH0-2ko hezitzaile batzuk.

         Emmi Piklerren bidea jarraitzen duen Hungariako eskolaren inguruko pelikula egin du Bernard Martinok eta aurreko astean aurkeztu zen Euskal Herrian.

        Bertan egon ziren, , Valeria Kiss, Loczyko zaintzailea, Zsuzsa Libertiny, Loczyko pedagogoa  eta filmeko zuzendaria. Pelikula ikusi ondoren,  beraien esperientzia entzuteko eta galderak egiteko aukera izan genuen.

        Beraientzat, haurra da beti protagonista, garrantzitsuena.  Inportantzia handia ematen diote, beraien autonomia eta mugimendu askea errespetatzeari.  Loczyn ideia nagusia, haurrak ongi eta eroso sentitzea da.

       Egia esan, orokorrean, oso interesgarria iruditu zitzaigun,horregatik,  ZsuZsa Libertinyri, berrian, egindako elkarrizketa bat lagatzen dizuegu gaurkoan. 

      Ea zer iruditzen zaizuen zuei, irakurri, merezi du eta!


2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

HH02- KO HAURRAK EGUNEROKO JARDUERETAN

Dakizuen bezala, HH02 urteko geletan, 4 tailer ezberdin daude. Errotazio sistema bat jarraituz, haurrek tailer guztietatik pasatzeko aukera izaten dute, horrela material eta baliabide ezberdinak erabiltzeko aukera izaten dute. Hemen dituzue egunerokotasunean tailer hauetan ateratako argazki batzuk


TAILER SINBOLIKOA











MATEMATIKA , LOGIKA ETA ERAIKETA TAILERRA













PLASTIKA ETA ESPERIMENTAZIO TAILERRA






IPUIN ETA IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA







2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

BI URTETXO !!!

                                                                                                         Irailean eta Urrian bi urtetxo 

egin dituztenen argazkiak, ZORIONAK !!!









,

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea


            Haurraren garapenaren inguruko artikulu batekin gatoz gaurkoan. Artikulu honetan, HH0-3ko umeen garapena modu argi eta eskematiko batean azalduta topatuko duzue.  Garapen Psikomotorea, adimenaren garapena, mintzamenaren garapena  eta garapen afektibo-soziala azaltzen dizkigute lehen pertsonan idatzita. 

          Kamino Etxague, Ana Mazkaran eta IƱaki Martinez orientatzaileek  idatzitako artikulua da.

         Tartetxo bat hartu, klik-atu hemen eta irakurri, merezi du eta!

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

 URTETXO BAT!

Irailean eta Urrian urteak bete dituztenen argazkiak, Zorionak!!!