2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

 

2 URTEKO GELAK EZAGUTZEN

            Badira pare bat aste,  parkean egon eta gero  HH2ko geletara joaten garela.  Pausoz pauso proiektua dela eta, aurreko urtean gela hauetan moldaketak egin ziren, aurten HH3an eta  HH guztira zabaltzeko asmotan gaude.  (Honi buruz informazio gehiago  jakin nahi baduzu klikatu hemen )
           Tailer sinboliko eta matematika, logika eta eraikera-tailerrean ateratako argazki batzuk lagatzen dizkizuegu jarraian. 
































2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

PSIKOMOTRIZITATEA

              Astean bi aldiz joaten dira HH1ekoak psikomotrizitate gelara.  Zapatak kendu eta “dorrea” bota ondoren, gidatu gabeko saioaz disfrutatzen dute gure txikiek ordu betez.  Umeak aukeratzen du non, zerekin eta zeinekin jolastu.
             Saio hauetako argazki batzuekin egindako bideo bat  lagatzen dizuegu jarraian, gustuko izatea espero dugu!


2016(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

HH1ekoak txokolatea, irina eta gelatinarekin esperimentatzen!


          Hasieran batzuk, gerturatzeko beldurrez agertu ziren,  beste batzuei, zikintzearena ez zitzaien asko gustatu… baina bukaerarako,  gehienak ukitzeaz gain, dastatu ere egin zuten!  Behean lagatzen dizkizuegu argazki batzuk!