2019(e)ko otsailaren 25(a), astelehena

Askariak

Kaixo guztioi,
 gaurkoan arratsaldeetako argazki batzuk izango ditugu ikusgai. Siesta ederra egin eta indarrak hartu ostean gure txikiak mahaian jarri eta elkarrekin askaria jaten dute. Frutak izaten dira beraien askari, beraiek lotan ametsetan dauden bitartean guk egiten ditugu. Ze goxoak...















2019(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

Urtebeteko gazteenak abesten



Kaixo, 
jarraian dituzue urtebeteko gazteenen bideo batzuk ikusgai. Abestea hain gogoko dugunez zuek etxean ere ikastolan abesten ditugun abestien berri izateko.  Ezagutuko dituzue abesti batzuk.
Begira ze artistak!







URTETXOA BETETZEN HASI DIRA


URTETXO BAT BETE DUZUE IADA!

ZORIONAK OIHAN MURUA ETA LIHER LENDINEZ, MUXU HAUNDI BANA!




2019(e)ko otsailaren 12(a), asteartea

LARANJA ETA LIMOIEKIN ESPERIMENTATZEN


Kaixo famili,
pasa den ostiralean, laranja eta limoiekin esperimentazio saioa burutu genuen.

Jakina den bezala, adin honetako haurrek informazio asko hautematen dute beraien ingurutik eta bizitzako lehen urte hauetan  jasotako informazioa bere bizitza osorako baliagarria izango zaie.

Informazio hau, zentzumenen bitartez barneratzen da. Izan ere, zentzumenen bitartez gure inguruak eskaintzen dizkigun esperientziak barneratzen ditugu.
 Horregatik  zentzumenak  lantzeko esperimentazio txiki hau burutu dugu.

Nolako zaporea du laranjak? Mmmm!zer nolako usaina laranja zukuak... Bai leuna limoiaren azala...
Zer kolore desberdin naranja eta horia... 

Zeharka bada ere bost zentzumenak lantzeko helburuarekin egin genuen esperimentazio hau.

JARRAIAN ARGAZKIAK IKUSGAI. DATOZEN EGUNETAN BIDEOAK ERE JARRIKO DITUGU.




Lehenik eta behin, esperimentazio gela prestatu genuen. Laranjak moztu, beste batzuei azala kendu, zukua egin...

 



Eta jarraian gozatzera!