2020(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

SAN SEBASTIANAK


Ikastolako txikiok San Sebastianak ospatu ditugu goizean! 

Aurreko egunetan urdinez margotutako txapela jantzi, makilak hartu eta parkera irten gara. Bertan musika eta gure Amagoia zuzendariaren laguntzaz danborrada egin dugu. Oso gustura aritu gara.  Begira Alexian laga ditugun argazkiak! 

Ondo ondo pasa Donostiar eta Azpeitiar guztiok!


2020(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna


PORROTX IKASTOLAN!

Asteartean Porrotx gure ikastolan egon zen! 

Lehenengo haurtzaindegira egin zuen bisita eta gero HH2-3-4 eta

5ekin egon zen. Magia egin eta denok dantzan jarri zituen. 

Oso pozik egon ginen haur eta irakasleak. 

Eskerrik asko Porrotx, artista!


Argazkiak eta bideoak alexian topatuko dituzue. 


2020(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

Mugimendu autonomo askea

"Haurrak etengabe du mugitzeko beharra"

          Gaurkoan mugimendu askearen inguruko artikulu ezberdinekin gatoz. Ziur gaude honen inguruan zerbait entzun duzuela baina oso gai garrantzitsua iruditzen zaigunez informazio gehiago ematea pentsatu dugu.

         Haur bakoitzak bere erritmoa du eta hau errespetatzea oso garrantzitsua da, helduaren esku hartzerik gabe, haurrak bere kabuz eta esan bezala, bere erritmora postura ezberdinak hartzen eta mugitzen hasiko da, bere gorputzaren eta gaitasunen jabetza handitzen joango da eta gero eta konfiantza gehiago izango du bere mugimenduetan eta  bere buruan.  Hau errespeattu behar dugu helduek eta gure ikastolan horrela egiten dugu. 

         Haurren garapen egokirako, funtsezkoa da mugimendua eta jolas librea bermatzea.

         Lehen artikulua hik hasi (hemen sakatu) aldizkaritik hartutakoa da eta bigarrena blog batetik ateratakoa da (bigarren hau erderaz da). Azkenik, Loczy haur eskolaren inguruko informazioa lagatzen dizuegu, duela urte batzuk pelikularen aurkezpenean egon ginen hezitzaile batzuk eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. 

      Bukatzeko Estitxu Fernandez-en hitz batzuk lagako dizkizuegu. “Mugimendu aske autonomoa ez da haurra bere kabuz eta bakarrik mugitzen uztea. Umeak mugimendu askea garatuko du norbaitekin komunikazioan, eta bakarrik dagoenean norbait horrekin egoki egon izanaren esperientzia izango du bere barnean. Esperientzia horrek segurtasuna emango dio, eta gauza berriak probatzeko iniziatiba izango du. Baita, besteekin elkarrekintzan gauza berriak egiteko ere”.