2021(e)ko azaroaren 10(a), asteazkena

 


Kaixo Familia 

Zer moduz zaudete?

Jada badira bi hilabete kurtsoa hasi genuenetik eta urtero bezala blogaren atalarekin gatozkizue.

Blogaren helburuetariko bat ikastolan haurrek dituzten bizipenak zuei helaraztea da eta interesgarriak diren artikulu zein gaiak lantzea ere bai, beti ere, familien kezka zein interesetatik abiatuta. Horretarako zuen laguntza ezinbestekoa izango dugu eta dituzuen ekarpenak gustura hartuko ditugu.

Zer deritzozue? Animatu denok parte hartzera!.


Gaurkoan orain gutxi bizi izan dugun aldiari buruzko ekarpen bat dakargiku. Egokitzapen aldia.

Zuen haurrak pixkanaka egokitzen ari dira. Denok dakigu ez dela egoera erraza izaten ez haur zein familia eta hezitaileentzat ere.

Haurra segurtasuna ematen dioten pertsona (atxikimendu irudia) eta espazio batetik leku arrotz batera dator, hau da, jende eta espazio berrira. Hau horrela izanik, haur batzuentzat banaketa hau oso gogorra izaten da.

Egokitzapen aldia egoera hau errazteko bidea da, eta ahalik eta egokiena eta samurrena izan dadin oso garrantzitsua da lasaitasunez eta konfiantzaz egitea eta familia eta ikastolak bat egin eta elkarlanean aritzea.

Familiek kezka eta galdera asko izaten dituzte etapa berri honetan eta hezitzaileak hor egoten gara hauei erantzuna eman eta haurrari egoera berrira egokitzen laguntzeko. Hau horrela izan dadin, poliki - poliki haurrarengana hurbiltzen joango gara hauek konfiantza hartu arte. Egokitze prozesua ongi egin duten seinale izango da esplorazioa eta jolasa agertzen direnean.

Beraz, berriro ere egokitzapen aldiaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, haurrari behar duen denbora eskaintzea funtsezkoa delarik.

Laburpentxo honen ondoren esan genezake, gaur egun haur gehienak egokituta daudela.

Ondoren zuen haurrak zein ederki moldatzen ari diren ikusteko bideotxo batekin hasiko gara. Ikus ezazue nola dabiltzan!