2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

Azken hamabostaldian ogi xigortuarekin esperimentatzen ibili gara. Alde batetik bestera pasatu, tresna ezberdinak erabili eta bakoitzarekin zer gertatzen den ikusi, batzuek zein zapore daukan ere probatu dute. Hona hemen hainbat argazki.




















2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea


Arratsalde on!!

Dakizuen bezala, egokitzapena pasa ostean, gure tailerretan murgiltzen hasiak gara, hona hemen bideo labur bat zein pozik ibiltzen garen ikusteko.










Kaixo lagunak,

Kurtsoarekin batera bagatoz aurten ere gure zikloko blogarekin. Hemen, zuen txikiak gelan eta laguntxoekin nola ibiltzen diren ikusteko aukera izango duzue, baita artikulu eta informazio ezberdina topatu ere.

Orain arte egokitzapen prozesuan murgilduta egon garenez ezin izan dugu bloga berritu, baina hemendik aurrera, ia astero topatuko duzue zerbait berria. Gustoko izatea espero dugu, zuen txikiak gelan nola ibiltzen diren aukera izatea oso polita dela iruditzen zaigu eta!

Lehen aipatu bezala, egokitzapenean ibili gara orain arte, garrantzi handia ematen diogunez, hemen honen inguruko informazio labur bat.

EGOKITZAPENA


             Gogorra izaten da kurtso hasiera guztiontzat, batez ere lehendabizikoz ikastolara etortzen diren haur eta gurasoentzat. HH 0-2 urteko haur batzuek,  beraien familiarengandik  bizi duten lehen banatze unea da.Hasiera eta banatze une hau, errazagoa eta lasaiagoa izateko, oso garrantzitsua da egokitzapen prozesua haurrentzat.

            Egokitzapenaren helburu nagusia haurraren ongizatea bermatzea da. Haurrak erreferentzi pertsona bat behar du eskolan, atxikimendu irudi seguru bat, hau da, testuinguru berri horrek eskaintzen dizkion aukerak esploratzera abiatzeko oinarri seguru bat. Haurrarentzat irakaslea atxikimendu irudi seguru bihurtzen denean; bere buruarekin seguru sentitzea, beldurrak ekiditea, ikastolan gustura ibiltzea, beste haurrekin harreman aberatsagoak egitea eta esploratzen hastea lortuko du.

           Horretarako behar-beharrezkoa da denbora, elkar ezagutzeko eta tokia eta laguntxo berriak ezagutzeko. Honez gain, sarritan haurrak bere erritmo biologikoak egokitu behar izaten ditu.Guraso eta irakasleen arteko konfiantza ere beharrezkoa da, horregatik, konfiantzazko lan-talde bat sortu behar dugu.

           Esan bezala, garrantzitsua da haurrari behar duen denbora ematea, egokitzapena ez baita prozesu lineal bat. Haur bakoitzak bere denbora eta erritmoa behar du eta irizpide batzuk markatuak izan arren, ume bakoitzaren arabera moldatzen joaten gara, ez dugu prisarik izan behar. 
          
         Beraz,  laburbilduz, egokitzapen fasea ahalik eta positiboena izateko eta ikastolara eta honen ingurunera ahalik eta ongien egokitzeko, ezinbestekoa da, alde batetik,  haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea, presiorik eta konparaketarik  gabe eta bestetik, senide eta hezitzaileen arteko elkarlana,  gure arteko konfiantzak haurra lasaitzen baitu.