2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna


KAIXO LAGUNAK!


     Ongi etorri ikastolako blog berrira, ikastolako txikienak protagonistak izango diren txoko honetara!
      
   Blog honen bidez, HH0-2ko haurrak hobeto ezagutzeko aukera izango duzue, baita haurtzaindegian egiten ditugun ekintza ezberdinak ikusteko ere. 

   Zuen gustokoa izatea espero dugu, beraz, animatu eta saltseatu!!! 


ASTEKO EGUNAK 

            Ipuin honen laguntzaz asteko egunak lantzen ditugu HH1eko geletan. Ipuineko marrazki bakoitza asteko egun bati dagokio. Horrela, txikiak egun bakoitza marrazki batekin erlazionatzera iristen dira.Egunero eskaintzen diogu tartetxo bat ipuinari egun bakoitzari dagokion pasartetxoa kontatzeko.



Begira zeinen lasai entzuten dugun koko oiloaren pasartetxoa ogia jaten dugun bitarten!


Hemen lagatzen dizuegu asteko egunak lantzeko abesti bat!


2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Altxorraren saskia



Altxorraren saskia
Altxorraren saskia izena jasotzen du material ezberdinez osatuta dagoen otarra edo saskiak, material hori plastikoa ezik beste edozein motakoa izan daiteke, horregatik da “altxorra”.

Altxorraren Saskia adin txikikoentzat oso proposamen polita eta aberatsa da eta egunero zaindu beharrekoa. Haurra eserita mantentzen den momentutik, saskian dauden objektuak aukeratzeko eta manipulatzeko aukera izango du. Otarrean dagoen materiala arrunta bada ere, oso aberatsa eta baliagarria da jolaserako, zentzumen guztiek parte hartzen baitute. Objektuaren arabera haurrak sentsazio ezberdinak biziko ditu (metal eta kristalarekin hotza, egur eta oihalarekin beroa, kargak...). Haurrak nahi duen bezala manipulatuko ditu eta ez du arriskurik izango.
Saskian aurkituko ditugun materialak maiz aldatzea komenigarria da. Honakoak izan daitezke: pina buruak, oskolak, arropa pintzak, zepiloak, koilarea edo espatula, uztai txikiak, larruzko kartera, tenis pilota, giltzak, kateak inbutuak, ispilu txikia etab.

Jolasa izateaz gain, haurraren sozializazioaren prozesurako esperientzia lagungarria da. Beren arteko begiradak, tirabirak eta besteak egindakoaren desioa pizten da. Taldeko jolas bihurtzen da eta horretarako garrantzitsua da saskia biribila izatea. Horrela, hiru edo lau lagunek parte hartzeko aukera izango dute.
Helduaren lana begiratzea izango da eta ez jolastea. Komunikazioa begiradaren bidez gauzatuko da. Helduak distantziatik haurra gehiago ezagutzeko aukera izango du. Liskarrak sortuz gero beren artean konpontzeko denbora emango diegu, baina erne egongo gara minik har ez dezaten.
Ondoren, altxorraren saskiarekin jolasean zebiltzaneko bideo bat izango duzue ikusgai.