2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

UDAZKEN KOLORETAN

Aste honetan, gure laguntxo den Ibaik, bere baserrian jasotako hainbat fruitu eta hosto ekarrik dizkigu.
Eskerrik asko!!!!







2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

UDAZKENA

 Udazkena etorri da eta gu garaiko elementuak ezagutzen hasi gara. Animatzen zaituztegu  gai honekin lotutako zerbait ikastolara  ekarri eta gurekin konpartitzera.




2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

ZEZILIA DEUNAREN EGUNA


Gaur Zezilia Deunaren eguna dela eta (musikarien eguna), Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak, kalejiran etorri dira ikastolara.
Eta guk bertan itxaron diegu guztiok elkarrekin abesteko.






2018(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

musika tresnekin




Kaixo familia,
gaurkoan zuen txikiak musika tresnekin zein gustora ibiltzen diren ikusteko argazki batzuk jarriko ditugu ikusgai. Batzuk danborra, besteak txirula, hainbatek marakak baita abestu eta dantzatu ere. Sekulako musika taldea osatu dugu guztiok. Zuek bai artistak!
















NI NAIZ TXINITO TXITXUFA
TXINATIK DATORRENA (BIS)
TIKI TIKI TIKI
TIKI TIKI TI (BIS)
AAAAAMMM(BIS)



APALATXO APALATXO
ZEIN EDERKI ZEIN EDERKI
APALATXO APALATXO
JOLASTEN GOIZETIK

ESKUAK GERRITIK
GERO ANKAPUNTATIK
GERO BELAUN GAINETIK
LURRA JOAZ AZKENIK


2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

Batzuk indarrak hartzen besteak margotzen



Eguraldi tristea dago kanpoan baina gu alai gabiltz gelan.Logure zirenak beraien ohean etzan eta lo kuluxka egiten zuten bitartean besteak margotzen ibili gara.

Gelako gortinak itxi, oheak prestatu, oinetakoak kendu eta musika goxoaz logure garenok bakoitza bere ohean etzan gara lo kuluxka egiteko. Besteak bitartean , lurrean paper zati haundi bat itsatsi eta margoekin gelan ipintzeko horma irudi bat margotu dugu denon artean. 

Lotan gaude begiak itxita...















 






Batzuk goxogoxo ziren bitartean besteok koloreztatu dugu gelan jartzeko horma irudia.


"BERDETIK URDINERA SALTO ARROSARA ZURITIK MORERAINO BUELTA LARANJARA ETOR ZAITEZ GUREKIN KOLORE FESTARA… ERROMAKO ZUBIAN ELKARTUKO GARA"