2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

UKELELE DOINUAREN GOXOTASUNAZ GOZATZEN!


Kaixo, pasa den ostiralean praktiketan gurekin izan dugun Ainitzeren eskutik ukelea entzuteko aukera izan genuen.Psikomotrizitate gelara igo ginen, eta bertan denok batera Ainitzek jo zizkigun abestiak abestu eta dantzatu genituen elkarrekin

Eskerrik asko guztiagatik Ainitze!!















JARRAIAN BIDEO LABUR BATZUK DITUZUE IKUSGAI














2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo familia!
Gaur LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu!
Horregatik ikastolan, erdiko aretoan ekintza bat eraman dugu aurrera. LGTBIQ+ kolektiboaren ikur garrantzitsuena ortzadar koloreko ikurrina dute, eta beraz erdiko aretoan ortzadar handi bat egin dugu maila guztiok. 
HHkooi kolore gorria esleitu zaigu eta goizean, zirkulazio librean kolore  gorriko kartulina, eta zetazko paperarekin ibili gara esperimentatzen. 
Ondoren erdiko aretora joan gara gure eskulanak bertan txertatzera. 











2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea