2019(e)ko ekainaren 27(a), osteguna

MELA MELA TA BLAI BLAI

Kaixo guztioi,
uda sasoia hasi da eta termometroa ere iritsi da balore altuenetara egunotan. Guk ere, horri aurre egiteko uretan jolastea pentsatu dugu. Goiko pistetan, pistina izugarria jarri dugu eta bere inguruan karramarro txiki bat guretzako bakarrik.

Atzo eta gaur bertan ibili gara urarekin jolasean gustora denok. Jarraian dituzue argazki batzuk ikusgai!

Eta ez ahaztu, bihar (Ekainak 28) hitzordu garrantzitsua dugu.ARRATSALDEKO 17:00ETAN JAIALDIA!


PREST GAUDE URETAN JOLASTEKO!!
























2019(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

UDA GIROA !!!

Ikasturteari amaiera emateko ibilalditxo bat egin genuen 2 urteko laguntxoak. Eguraldi ederraz gozatu genuen, ogia jan, loreak batu... ikusi zein ederki ibili ginen!! Ondo ondo pasa oporrak!!
























2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena



ZENTZUMENAK LANTZEN


Azkeneko hilabetean 2 urteko haurrekin ,zentzumenak oinarritzat hartuz ,jarduera ezberdinak antolatu ditugu;  


 Lehenengoz dastamenarekin hasi ginen .Horretarako gelan zapore ezberdinetako jakiak jarri  eta hauek dastatu zituzten. (gozoa, gazia, garratza...) ze goxoa dagoen txokolatea!!.. eta ze garratza limoia...!!!







Ondoren entzumenarekin jarraitu genuen. Horretarako erabilitako elementuak: giltzak, txilibitua, pote ezberdinetan jarritako jakiak: (arroza , makarroiak.) Haurrak begiak itxita zer soinu entzuten zuten asmatzen ibili ziren.



  Hurrengo zentzumena ukimena izan zen:










Makarroiak eta plastilinarekin ere jolastu dute haurrek ukimena lantzeko:







Usaimena izan zen hurrengoa :








Azkenik , zentzumenekin bukatzeko ikusmena landu genuen. Horretarako argi jolasak egin genituen.