2019(e)ko apirilaren 23(a), asteartea

KLIKA


Kaixo guztioi,
aurtengo korrikan ere jarri dugu gure aletxoa.  Eguna iritsi aurretik girotu ditugu gelako hormak, abestia ere askotan dantzatu dugu eta zuen ekarpentxoak ere jaso ditugu. Eskerrik asko!!

Eguna iristearekin batera, ikastolako kanpoko pistetan, Haur hezkuntzakoak elkartu ginen denok elkarrin korrika egiteko asmoz eta halaxe egin genuen.

Jarraian dituzue korrikaren inguruan egin dugunaren argazki sorta bat.

Hizkiak margotu genituen lehenego gelan, gero lehioan jartzeko




















2019(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

IPUIN KONTAKETA

Lehengo astean, gure gelako HH02 ko Liberen ama Maider etorri zitzaigun gelara, ipuintxo bat kontatzera. Oso gustora egon ginen. Asko gustatu zitzaizkigun gure artera ekarri zenituen ipuinak, mila esker Maider!!!

Hona hemen argazki batzuk.





KLIKA KLIKA KORRIKA !!

Joan den ostiralean gure txikienek ere korrikaren aldeko korrika txikia egin zuten  ikastolan. Korrika egiteaz gain, festa giroan murgildu ginen denok musika eta dantzekin gozatuz.

Ostiralerako, ikastola apaintzeko kartelak eta beraiek janzteko petoak ere margotu zituzten. Oso ongi pasa genuen euskararen aldeko  ekitaldi honetan. Hemen argazki batzuk