2014(e)ko ekainaren 29(a), igandea



ESPERIMENTATZEN:

Haurren garapenaren eremu guztiak jolasarekin loturik daude. Haurrak, inguruarekin eta inguruko elementu desberdinekin jolasaren bitartez elkarrekintzan arituz, ezagupenak jaso eta esperientzia horien ondorioz bere ulertzeko moduak antolatzen ditu. Beraz, jolasaren ezaugarrietako bat esperimentatzea izanik, haurraren premia nagusietako bat bere ingurua sentitu edo bizitzea da, eta ondorioz gertatzen da ikasketa.
Esperientziarik aberatsenak oinarrizko elementuetatik etorriko zaizkio: margoekin, urarekin, lurrarekin, lokatzarekin, arearekin, etxeko tresna arruntekin... jolastetik, esperimentatzetik.
Haurrak berez du gauzak bere kabuz deskubritzeko eta bere ondorioak ateratzeko gaitasuna eta hori dela eta, gure zeregina, ingurune-esperientzia egokiak eskaintzea da.

Ondoren, zenbait esperientzien argazki batzuek:


2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

Kaixo lagunak!! Eguraldi ona iritsi dela eta, eguneroko hamarretakoa gelan bertan egin beharrean, ikastola inguruko zelatxoan egin dugu. Begira zein ederki ibili garen.









2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

MATERIAL EZ-EGITURATUA


MATERIAL EZ-EGITURATUA

"Material ez egituratua" diogunean, eguneroko bizitzan topatu dezakegun material arruntaz ari gara. Hala nola: pintzak, kartoizko tutuak, makiltxoak, oihalak, kaxak, kateak, poteak, … Material hauek bizitza arruntean oso anitzak izan daitezkeen jarduera eta ekintzetan erabiltzen dira eta euren xedea ez da didaktikoa. Baina haurrei mota honetako materialekin aritzeko eta esperimentatzeko aukera ematen zaienean, material hauek “altxorrak” bihurtzen dira, ikaskuntza iturri bihurtzen dira.

Hasiera batean material bakoitzaren ezaugarriekin esperimentatzen dute, modu honetan materialaren gaineko ezagueran sakontzen dutelarik. Baina esperimentazioa ez da hor bukatzen, ondoren material desberdinen arteko konbinazioekin esperimentatzen hasten dira. Material desberdinen arteko konbinazioak haurrari egoera berriak planteatzen dizkio, ikasteko aukera berriak eskaintzen dizkio.

Ikaskuntza egoera hauek ez dira Haur Hezkuntzako curriculumera mugatzen. Haur bakoitzaren interes eta ikasteko grinatik abiatzen da eta abiapuntu honek ikaskuntza esanguratsua bermatzen lagunduko digu. Haurra bakarrik edota talde txikian aritzen da normalean, beraz norberaren erritmoa errespetatzeko aukera ere eskaintzen digu material ez egituratuak.

Material ez egituratuak dituen abantailak asko dira. Hona hemen batzuk:
  • Erabilera desberdinak izan ditzake.
  • Haurraren interesa da esperimentazioaren abiapuntua.Haurrak esperimentazioaren bitartez ikasten du.Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen da.
  • Haurra modu autonomoan aritzen da.
  • Irudimena lantzen da.
"Material merkea bezain aberatsa"

Ondoren, gure txikiak mota honetako materiala manipulatzen ageri diren argazkiak dituzue ikusgai.
Gustokoa izatea espero dugu.














2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea




MATERIAL EZ EGITURATUA

Azkenengoz igotako artikuluari lotuta, guk gelan material ez egituratuarekin nola esperimentatu eta jolasten dugun ikusteko, hona hemen bi bideo.





2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena