2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

PLASTIKA ETA ESPERIMENTAZIO TAILERRA

Tailer honetan haurrak margotu, plastilina manipulatu, guraizeak erabili, kolarekin papela itsatsi.... egiten dute, baina  beste hainbat materialekin aritzeko aukera ere  izaten dute. Tempera, ura, irina, txokolatea........ ikusi zein gustura aritzen garen!!

TXOKOLATEAREKIN JOLASEAN




























TENPERAREKIN MARGOTZEN










URA ETA IRINAREKIN ESPERIMENTATZEN









LARANJA ZUKUA EGITEN





















2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

 ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

Hiru hilabete hauetan, HH01eko haurrei ateratako argazkiekin egindako bideo bat lagatzen dizuegu. 
Ondo pasa gabonak!!


2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

IRITSI DIRA OLENTZERO ETA MARI DOMINGIN!!!

IRITSI DIRA OLENTZERO ETA MARI DOMINGIN IKASTOLARA ETA BEGIRA ZENBAT OPARI EKARRI DIZKIGUTEN BI URTEKO TAILERRETARA.






KIKI ETA MIKI DIRA GURE LIBURUTEGIKO LAGUNTXO BERRIAK!!!

ONDO ONDO PASA OPORRAK, GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

            JOSTAILUAK AUKERATZEN 
          
           Etxeko txikientzat opariak aukeratzen lagunduko dizuen artikulu batekin gatoz, garai honetarako egokia iruditu zaigu. 

           Jostailuak izugarrizko garrantzia dute haurren hezkuntza prozesuan, hauek ez dira onak edo txarrak, egokitasuna, erabileraren araberakoa izango da. 

          Jolasa egoera naturala da eta hau medio, umearen garapen osoa eta pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatzen dituzte, jendartean arauak eta portaerak ikasi ere. 

          Artikulu honetan, jolas eta jostailu sexistak zeintzuk diren, edozein jostailu erosi aurretik gure buruari zer galdetu, jostailuak aukeratzeko irizpideak eta adinaren arabera zein jostailu den egokia irakurtzeko aukera izango duzue. Baliogarri izatea espero dugu. 

Hemen lagatzen dizkizuegu jostailuak internet bidez erosteko web orri interesgarri batzuk.
http://www.kometak.com/
http://www.didakma.com/
http://www.jugarijugar.com/es/

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA


     Aurten ere ospatu dugu gure txikiekin euskararen eguna!
     Atzo goizean, argitxo izan genuen bisitan, karakatetik etorri eta gure hitz magikoen laguntzaz kriselua piztu zuen!  
     Kantuak eta dantzak ere izan genituen eta bukatzeko, arratsaldean, argitxok ekarritako txokolate goxoa jan genuen!!! 

    Oso pozik eta gustura ibili ginen atzoko egunean, euskara erabiliz, gozatuz eta berarekin jolastuz. 
    Gogoratu, egunero gure ahotan, pentsamenduan eta bihotzean izan behar dugula, berezi eta bakar egiten gaituen hau.

Errespetatu,zaindu eta maitatu, gure hizkuntza eder hau galdu ez dadin.