2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala
Goizak parkean
kaixo,
Udaberriari ere eman diogu ongi etorria eta horrekin batera parkean ere gero eta lagun gehiago biltzen gara. Izan ere, urbeteko gazteenak ere hasi dira parkera igotzen.Guztiok elkarrekin igarotzen dugu kanpoan goizean tartetxo bat.
Motorrak eta patineteak ere atera ditugu aurreko aste hauetan eta egia esan, gustora ibili dira parkean. Nola ez, eguneroko gure errutinari ere eusten diogu, trena ikustera joaten gara, bertan doazenei bidai on eta agur egitera.
2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea
KOLOREZ JANTZI GENITUEN KALEAK
Kaixo guztioi,
dakizuen bezala, pasa den martxoaren 1ean inauteriak ospatu genituen. Kalera irten ginen guztiok Elgoibarko kaleak kolorez kantuz eta dantzaz alaitzera.
15:15 aldera irten ginen ikastolatik guztiok. Ikastolako txikienak traktorean eta haur kotxeetan joan ginen, zaku koloretsu eta zintadun txapel dotorea jantzita.
Jarraian dituzue argazki batzuk!
Eskerrik Asko laguntzen aritu zinetenoi eta parte hartzera animatu zinaten guztioi!
2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna
HOTZA ETA BEROAREKIN ESPERIMENTZATZEN
2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)