Mugimendu autonomo askea
"Haurrak etengabe du mugitzeko beharra"
Gaurkoan
mugimendu askearen inguruko artikulu ezberdinekin gatoz. Ziur gaude honen
inguruan zerbait entzun duzuela baina oso gai garrantzitsua iruditzen zaigunez
informazio gehiago ematea pentsatu dugu.
Haur bakoitzak bere erritmoa du eta
hau errespetatzea oso garrantzitsua da, helduaren esku hartzerik gabe, haurrak
bere kabuz eta esan bezala, bere erritmora postura ezberdinak hartzen eta mugitzen
hasiko da, bere gorputzaren eta gaitasunen jabetza handitzen joango da eta gero
eta konfiantza gehiago izango du bere mugimenduetan eta bere buruan. Hau errespeattu behar dugu helduek eta gure
ikastolan horrela egiten dugu.
Haurren garapen egokirako, funtsezkoa da mugimendua eta jolas librea bermatzea.
Lehen artikulua hik hasi (hemen sakatu) aldizkaritik hartutakoa da eta bigarrena blog batetik ateratakoa da (bigarren hau erderaz da). Azkenik, Loczy haur eskolaren inguruko informazioa lagatzen dizuegu, duela urte batzuk pelikularen aurkezpenean egon ginen hezitzaile batzuk eta oso interesgarria iruditu zitzaigun.
Bukatzeko Estitxu Fernandez-en hitz batzuk lagako dizkizuegu. “Mugimendu aske autonomoa ez da haurra bere kabuz eta bakarrik mugitzen uztea. Umeak mugimendu askea garatuko du norbaitekin komunikazioan, eta bakarrik dagoenean norbait horrekin egoki egon izanaren esperientzia izango du bere barnean. Esperientzia horrek segurtasuna emango dio, eta gauza berriak probatzeko iniziatiba izango du. Baita, besteekin elkarrekintzan gauza berriak egiteko ere”.