Altxorraren
saskia
Altxorraren saskia izena jasotzen du material
ezberdinez osatuta dagoen otarra edo saskiak, material hori plastikoa ezik
beste edozein motakoa izan daiteke, horregatik da “altxorra”.
Altxorraren Saskia adin
txikikoentzat oso proposamen polita eta aberatsa da eta egunero zaindu
beharrekoa. Haurra eserita mantentzen den momentutik, saskian dauden objektuak
aukeratzeko eta manipulatzeko aukera izango du. Otarrean dagoen materiala
arrunta bada ere, oso aberatsa eta baliagarria da jolaserako, zentzumen guztiek
parte hartzen baitute. Objektuaren arabera haurrak sentsazio ezberdinak biziko
ditu (metal eta kristalarekin hotza, egur eta oihalarekin beroa, kargak...).
Haurrak nahi duen bezala manipulatuko ditu eta ez du arriskurik izango.
Saskian
aurkituko ditugun materialak maiz aldatzea komenigarria da. Honakoak izan
daitezke: pina buruak, oskolak, arropa pintzak, zepiloak, koilarea edo
espatula, uztai txikiak, larruzko kartera, tenis pilota, giltzak, kateak
inbutuak, ispilu txikia etab.
Jolasa izateaz gain, haurraren
sozializazioaren prozesurako esperientzia lagungarria da. Beren arteko
begiradak, tirabirak eta besteak egindakoaren desioa pizten da. Taldeko jolas
bihurtzen da eta horretarako garrantzitsua da saskia biribila izatea. Horrela,
hiru edo lau lagunek parte hartzeko aukera izango dute.
Helduaren lana begiratzea izango
da eta ez jolastea. Komunikazioa begiradaren bidez gauzatuko da. Helduak
distantziatik haurra gehiago ezagutzeko aukera izango du. Liskarrak sortuz gero
beren artean konpontzeko denbora emango diegu, baina erne egongo gara minik har
ez dezaten.
Ondoren,
altxorraren saskiarekin jolasean zebiltzaneko bideo bat izango duzue ikusgai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina