ZER EGIN ZORRIAK KENTZEKO?
Aurreneko
gauza, txikia parasito gabe uztea da eta ondoren gure buruak begiratzea,
toallen bidez, maindireak edo mimoen bidez kutsatzea oso erraza da eta.
Ondoren,
burua ozpinez busti (etxean dugunak balioko digu), eta erabat bustita
dagoenean, zilarrezko paperaz bildu eta ordu betez utzi behar da. Honela
zorriak itoko dira eta errazago kendu ahal izango ditugu.
Hau
egindakoan, burua etxeko edozein xanpu erabiliz garbitu eta ilea oraindik
bustita dagoela, buru guztia poliki-poliki begiratu, orraziaz marrak eginez.
Oraindik ‘bisitariak’ badaude, prozesua berriro egin.
Ondoren ile
guztia kontuz-kontuz orraztuko dugu, batez ere belarri atzean eta lepo aldean
(hauek baitira gehien atsegin dituzten lekuak); horretarako orrazi berezi bat
erabiliko dugu, liendrera izena duena. Orrazi honek hortzak estu estuak
ditu eta zorriak eta beraien arrautzak kentzeko erabiltzen da.
Egunero
begiratu umearen burua eta prozesua errepikatu handik 7 egunetara.
Arrautzarik geratu bada 7 egun behar baitu zorriak ateratzeko.
NOLA SAIHESTU ZORRIAK?
Burua garbituta
dagoenean, azkeneko aklaratua egiteko ur baso bero batean 2 behatz neurri
ozpin bota. Buruan gainetik bota eta ez eman azkeneko aklaraturik.
Lasai,
entsalada usaina laster kenduko zaio haurrari.
Umeak
zorriak askotan baditu, egunero orrazteko erabiltzen duzuen orrazian ‘arbol
de te‘ olioaren tanta batzuk bota, eta goizero honekin orraztu batez ere
lepo gaineko eta belarri atzeko ileak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina