ESPERIMENTATZEN:
Haurren
garapenaren eremu guztiak jolasarekin loturik daude. Haurrak, inguruarekin eta
inguruko elementu desberdinekin jolasaren bitartez elkarrekintzan arituz,
ezagupenak jaso eta esperientzia horien ondorioz bere ulertzeko moduak
antolatzen ditu. Beraz, jolasaren ezaugarrietako bat esperimentatzea izanik, haurraren premia nagusietako bat bere ingurua sentitu edo bizitzea da, eta
ondorioz gertatzen da ikasketa.
Esperientziarik
aberatsenak oinarrizko elementuetatik etorriko zaizkio: margoekin, urarekin, lurrarekin,
lokatzarekin, arearekin, etxeko tresna arruntekin... jolastetik,
esperimentatzetik.
Haurrak berez du
gauzak bere kabuz deskubritzeko eta bere ondorioak ateratzeko gaitasuna eta
hori dela eta, gure zeregina, ingurune-esperientzia egokiak eskaintzea da.
Ondoren, zenbait
esperientzien argazki batzuek: