MATERIAL EZ-EGITURATUA
"Material ez egituratua" diogunean, eguneroko bizitzan topatu dezakegun material arruntaz ari gara. Hala nola: pintzak, kartoizko tutuak, makiltxoak, oihalak, kaxak, kateak, poteak, …
Material hauek bizitza arruntean oso anitzak izan daitezkeen jarduera
eta ekintzetan erabiltzen dira eta euren xedea ez da didaktikoa. Baina
haurrei mota honetako materialekin aritzeko eta esperimentatzeko aukera
ematen zaienean, material hauek “altxorrak” bihurtzen dira, ikaskuntza iturri bihurtzen dira.
Hasiera batean material bakoitzaren ezaugarriekin
esperimentatzen dute, modu honetan materialaren gaineko ezagueran
sakontzen dutelarik. Baina esperimentazioa ez da hor bukatzen, ondoren
material desberdinen arteko konbinazioekin
esperimentatzen hasten dira. Material desberdinen arteko konbinazioak
haurrari egoera berriak planteatzen dizkio, ikasteko aukera berriak
eskaintzen dizkio.
Ikaskuntza egoera hauek ez dira Haur Hezkuntzako curriculumera
mugatzen. Haur bakoitzaren interes eta ikasteko grinatik abiatzen da eta
abiapuntu honek ikaskuntza esanguratsua bermatzen lagunduko digu.
Haurra bakarrik edota talde txikian aritzen da normalean, beraz
norberaren erritmoa errespetatzeko aukera ere eskaintzen digu material ez egituratuak.
Material ez egituratuak dituen abantailak asko dira. Hona hemen batzuk:
- Erabilera desberdinak izan ditzake.
- Haurraren interesa da esperimentazioaren abiapuntua.Haurrak esperimentazioaren bitartez ikasten du.Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen da.
- Haurra modu autonomoan aritzen da.
- Irudimena lantzen da.
- …
"Material merkea bezain aberatsa"
Ondoren, gure txikiak mota honetako materiala manipulatzen ageri diren argazkiak dituzue ikusgai.
Gustokoa izatea espero dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina