EGOKITZAPENA
Gogorra izaten da
kurtso hasiera guztiontzat, batez ere lehendabizikoz ikastolara etortzen diren
haur eta gurasoentzat. HH 0-2 urteko haur batzuek, beraien familiarengandik bizi duten lehen banatze unea da.Hasiera eta
banatze une hau, errazagoa eta lasaiagoa izateko, oso garrantzitsua da
egokitzapen prozesua haurrentzat.
Egokitzapenaren
helburu nagusia haurraren ongizatea bermatzea da. Haurrak erreferentzi pertsona
bat behar du eskolan, atxikimendu irudi seguru bat, hau da, testuinguru berri
horrek eskaintzen dizkion aukerak esploratzera abiatzeko oinarri seguru bat.
Haurrarentzat irakaslea atxikimendu irudi seguru bihurtzen denean; bere
buruarekin seguru sentitzea, beldurrak ekiditea, ikastolan gustura ibiltzea,
beste haurrekin harreman aberatsagoak egitea eta esploratzen hastea lortuko du.
Horretarako behar-beharrezkoa
da denbora, elkar ezagutzeko eta tokia eta laguntxo berriak ezagutzeko. Honez
gain, sarritan haurrak bere erritmo biologikoak egokitu behar izaten ditu.Guraso
eta irakasleen arteko konfiantza ere beharrezkoa da, horregatik, konfiantzazko
lan-talde bat sortu behar dugu.
Esan bezala,
garrantzitsua da haurrari behar duen denbora ematea, egokitzapena ez baita
prozesu lineal bat. Haur bakoitzak bere denbora eta erritmoa behar du eta
irizpide batzuk markatuak izan arren, ume bakoitzaren arabera moldatzen joaten
gara, ez dugu prisarik izan behar.
Beraz, laburbilduz, egokitzapen fasea ahalik eta
positiboena izateko eta ikastolara eta honen ingurunera ahalik eta ongien
egokitzeko, ezinbestekoa da, alde batetik, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea,
presiorik eta konparaketarik gabe eta
bestetik, senide eta hezitzaileen arteko elkarlana, gure arteko konfiantzak haurra lasaitzen
baitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina