2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA


     Aurten ere ospatu dugu gure txikiekin euskararen eguna!
     Atzo goizean, argitxo izan genuen bisitan, karakatetik etorri eta gure hitz magikoen laguntzaz kriselua piztu zuen!  
     Kantuak eta dantzak ere izan genituen eta bukatzeko, arratsaldean, argitxok ekarritako txokolate goxoa jan genuen!!! 

    Oso pozik eta gustura ibili ginen atzoko egunean, euskara erabiliz, gozatuz eta berarekin jolastuz. 
    Gogoratu, egunero gure ahotan, pentsamenduan eta bihotzean izan behar dugula, berezi eta bakar egiten gaituen hau.

Errespetatu,zaindu eta maitatu, gure hizkuntza eder hau galdu ez dadin. 
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina