2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

PAUSOZ PAUSO
Gaurkoan Pusoz Pauso proiektuaren azalpen txiki bat eta argazki eta bideo bildumatxo batekin gatoz.
Ikastolan ohikoa den berrikuntzen ikerketarako eta esperimentaziorako dinamika jarraiki, eta azkeneko ikasturteetan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko HAZITEGI ikerketa taldearekin lankidetzan hainbat urrats eman ondoren, geure hautu metodologikoa garatu nahi dugu.
“Pausoz Pauso”bi urteko geletan Ilusio handiz sortu eta urtarrilean gauzatzen ari den  proiektua da . Egun ditugun espazio eta baliabideak aprobetxatu eta haurraren jolasa ahalik eta aberatsena izatea helburu duen proiektua da hau. Izan ere, haurraren jardun nagusia den jolasari gehigarri bat eransten zaio, eta, era horretan,  sormena, aukeratzeko askatasuna eta interes eta beharrak asetzea bultzatu nahi dira. Horretarako, gelek txoko desberdinez osatutako tailer integral izaera hartzen dute eta, nola ez, bakoitzean materia edo diziplina desberdinak landuko dira. Lau tailer izango dira eta, errotazio-sistema baten bitartez, haurrak batetik bestera pasatuko dira:
-Tailer Sinbolikoa: Imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute, antzerki, musika, etxe txoko etab. bitartez.
-Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dituzte eskura galderak sorrarazteko, egiturak identifikatzeko edo eta harremanak sortzeko.
-Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideia eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera izango dute. Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari  sarbidea ematen zaio.
-Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontutan hartuta, ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina