LOCZY: ZIBILIZAZIO ESKOLA
Pasa den aste bukaeran,
“Loczy: zibilizazio eskola” izeneko filmaren aurkezpenean egon ginen, HH0-2ko hezitzaile batzuk.
Emmi Piklerren
bidea jarraitzen duen Hungariako eskolaren inguruko pelikula egin du Bernard
Martinok eta aurreko astean aurkeztu zen Euskal Herrian.
Bertan egon
ziren, , Valeria Kiss, Loczyko zaintzailea, Zsuzsa Libertiny, Loczyko pedagogoa
eta filmeko zuzendaria. Pelikula ikusi
ondoren, beraien esperientzia entzuteko
eta galderak egiteko aukera izan genuen.
Beraientzat,
haurra da beti protagonista, garrantzitsuena. Inportantzia handia ematen diote, beraien autonomia
eta mugimendu askea errespetatzeari. Loczyn
ideia nagusia, haurrak ongi eta eroso sentitzea da.
Egia esan,
orokorrean, oso interesgarria iruditu zitzaigun,horregatik, ZsuZsa Libertinyri, berrian, egindako
elkarrizketa bat lagatzen dizuegu gaurkoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina