2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Kartoizko kaxekin jolasean gure txikiak!!

Kartoizko kaxak atera ditugu, gure txikienek beraiekin esperimenta dezaten. Gaur egun,haurrek eskura duten material ia dena plastikozkoa izatem da, horregatik mota ezberdinetako materialak haurrei eskeintzea oso aberasgarria da beraien garapenerako. Hona hemen Material ez egituratuaren azalpentxo txiki bat. 

MATERIAL EZ EGITURATUA

"Material ez egituratua diodanean, eguneroko bizitzan topatu dezakegun material arruntaz ari naiz. Hala nola: pintzak, kartoizko tutuak, makiltxoak, oihalak, kaxak, kateak, poteak, …Material hauek bizitza arruntean oso anitzak izan daitezkeen jarduera eta ekintzetan erabiltzen dira eta euren xedea ez da didaktikoa. Baina haurrei mota honetako materialekin aritzeko eta esperimentatzeko aukera ematen zaienean, material hauek “altxorrak” bihurtzen dira, ikaskuntza iturri bihurtzen dira.
Hasiera batean material bakoitzaren ezaugarriekin esperimentatzen dute, modu honetan materialaren gaineko ezagueran sakontzen dutelarik. Baina esperimentazioa ez da hor bukatzen, ondoren material desberdinen arteko konbinazioekin esperimentatzen hasten dira. Material desberdinen arteko konbinazioak haurrari egoera berriak planteatzen dizkio, ikasteko aukera berriak eskaintzen dizkio.






































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina