Haurrek jolasaren bidez ikasten dute, beraien erritmo, gogo eta interesetatik abiatuta . Honi aukera zabalago bat eskaintzeko asmotan, eta irakasleok honen bidelagun izanik, aurtengo ikasturtean 2 eta 3 urteko geletan zirkulazio libreari ekin diogu.
Modu honetan, bakoitzak, bere garapenean era autonomo batean aurrera egitea ahalbidetuko dugu, norberaren garapen maila abiapuntu hartuta eta baliabide egokiak eskainiz.
Adin desberdinetako haurren harrema eta elkarlana bermatuko dugu; honela, imitazio bidez, batak besteengandik ikasiko dute. Aldi berean, rol ezberdinak hartzeko aukera izango dute, ume nagusiek txikienen zaintzarako , kidetze jokabideetarako, elkarrekintzetarako…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina