Eskerrik asko!!!!
2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna
UDAZKEN KOLORETAN
Aste honetan, gure laguntxo den Ibaik, bere baserrian jasotako hainbat fruitu eta hosto ekarrik dizkigu.
Eskerrik asko!!!!
Eskerrik asko!!!!
2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea
UDAZKENA
Udazkena etorri da eta gu garaiko elementuak ezagutzen hasi gara. Animatzen zaituztegu gai honekin lotutako zerbait ikastolara ekarri eta gurekin konpartitzera.
2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna
ZEZILIA DEUNAREN EGUNA
Gaur Zezilia Deunaren eguna dela eta (musikarien eguna), Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak, kalejiran etorri dira ikastolara.
Eta guk bertan itxaron diegu guztiok elkarrekin abesteko.
2018(e)ko azaroaren 19(a), astelehena
musika tresnekin
Kaixo familia,
gaurkoan zuen txikiak musika tresnekin zein gustora ibiltzen diren ikusteko argazki batzuk jarriko ditugu ikusgai. Batzuk danborra, besteak txirula, hainbatek marakak baita abestu eta dantzatu ere. Sekulako musika taldea osatu dugu guztiok. Zuek bai artistak!

NI NAIZ TXINITO TXITXUFA
TXINATIK DATORRENA (BIS)
TIKI TIKI TIKI
TIKI TIKI TI (BIS)
AAAAAMMM(BIS)
APALATXO APALATXO
ZEIN EDERKI ZEIN EDERKI
APALATXO APALATXO
JOLASTEN GOIZETIK
ESKUAK GERRITIK
GERO ANKAPUNTATIK
GERO BELAUN GAINETIK
LURRA JOAZ AZKENIK
2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna
2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena
Batzuk indarrak hartzen besteak margotzen
Eguraldi tristea dago kanpoan baina gu alai gabiltz gelan.Logure zirenak beraien ohean etzan eta lo kuluxka egiten zuten bitartean besteak margotzen ibili gara.
Gelako gortinak itxi, oheak prestatu, oinetakoak kendu eta musika goxoaz logure garenok bakoitza bere ohean etzan gara lo kuluxka egiteko. Besteak bitartean , lurrean paper zati haundi bat itsatsi eta margoekin gelan ipintzeko horma irudi bat margotu dugu denon artean.
Lotan gaude begiak itxita...

Batzuk goxogoxo ziren bitartean besteok koloreztatu dugu gelan jartzeko horma irudia.
"BERDETIK URDINERA
SALTO ARROSARA
ZURITIK MORERAINO
BUELTA LARANJARA
ETOR ZAITEZ GUREKIN
KOLORE FESTARA…
ERROMAKO ZUBIAN
ELKARTUKO GARA"
2018(e)ko azaroaren 2(a), ostirala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)