2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

Batzuk indarrak hartzen besteak margotzen



Eguraldi tristea dago kanpoan baina gu alai gabiltz gelan.Logure zirenak beraien ohean etzan eta lo kuluxka egiten zuten bitartean besteak margotzen ibili gara.

Gelako gortinak itxi, oheak prestatu, oinetakoak kendu eta musika goxoaz logure garenok bakoitza bere ohean etzan gara lo kuluxka egiteko. Besteak bitartean , lurrean paper zati haundi bat itsatsi eta margoekin gelan ipintzeko horma irudi bat margotu dugu denon artean. 

Lotan gaude begiak itxita...















 






Batzuk goxogoxo ziren bitartean besteok koloreztatu dugu gelan jartzeko horma irudia.


"BERDETIK URDINERA SALTO ARROSARA ZURITIK MORERAINO BUELTA LARANJARA ETOR ZAITEZ GUREKIN KOLORE FESTARA… ERROMAKO ZUBIAN ELKARTUKO GARA"














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina