Kaixo famili,
pasa den ostiralean, laranja eta limoiekin esperimentazio saioa burutu genuen.
Jakina den bezala, adin honetako haurrek informazio asko hautematen dute beraien ingurutik
eta bizitzako lehen urte hauetan jasotako informazioa bere bizitza osorako baliagarria izango zaie.
Informazio hau, zentzumenen bitartez barneratzen da. Izan ere, zentzumenen bitartez gure inguruak eskaintzen dizkigun esperientziak barneratzen ditugu.
Horregatik zentzumenak lantzeko esperimentazio txiki hau burutu dugu.
Nolako zaporea du laranjak? Mmmm!zer nolako usaina laranja zukuak... Bai leuna limoiaren azala...
Zer kolore desberdin naranja eta horia...
Zeharka bada ere bost zentzumenak lantzeko helburuarekin egin genuen esperimentazio hau.
JARRAIAN ARGAZKIAK IKUSGAI. DATOZEN EGUNETAN BIDEOAK ERE JARRIKO DITUGU.
Lehenik eta behin, esperimentazio gela prestatu genuen. Laranjak moztu, beste batzuei azala kendu, zukua egin...




![]() |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina