2020(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

MUGIMENDU LIBREA


 MUGIMENDU AUTONOMO ASKEA:

1 eta 2 urte bitartean haurra mugimenduaren bidez  adierazten eta komunikatzen da batez ere. Mugimendu eta postura ezberdinak egiten eta probatzen hasten da eta hauen  bidez bere gorputza eta gaitasunak ezagutzen ditu: mugak, zailtasunak, lorpenak…

Helduak haurraren mugimendu hauetan esku hartzen ez duenean eta  bere  kabuz eta bere erritmora  mugitzen usten dionean, haurrak segurtasuna eta autoestimua irabazten ditu .  Helburuak berak bakarrik lortu dituelako.  Oso garrantzitsua izando da beraz  haurra bera den bezala errespetatzea.

Helduaren egiteko nagusia ,haurraren berezko garapenean lagunduko dion giro egokia eskaintzea izango da. (akonpainamentua, afektua, denbora, espazioa…

 Haurren garapen naturalaren prozesua aurrera eramateko hona hemen gomendio batzuk:

  • Espazioa:Giroa lasaia behar du izan, ez da komeni estimulu gehiegi egotea, haurrak oraindik ez baitauka estimulu asko filtratzeko gaitasunik. Gune berezia behar du, irekia, baina aldi berean, babestua, propioa eta ondo mugatua.
  • Haurrak beti ere lurrean, mantatxo batean edukitzen saiatuko gara, beraien mugimendu librea garatzen joan daitezen.
  • Buelta ematen ikasten dabiltzan haurrei beraien begi bistan jostailuak ipiniko dizkiegu. Horrela buelta ematera bultzatuko ditugu eta ea poliki-poliki jostailua hartzen hasten diren.
  • Arrastaka eta lau hankan dabiltzan haurrentzat, jostailuak distantzia ezberdinetan ipiniko dizkiegu. Ea horrela mugituz, jostailu hauen bila joaten diren.

  • Zutik jartzen hasten diren haurrei, zutik ipini ahal izateko heldu leku gisa objetu ezberdinak ipiniko dizkiegu, edo zutitu ondoren hartu ditzazketen objetuak jarri, sofa gainean, egongelako mahai txikiaren gainean…

MUGIMENDU AUTONOMO ASKEARI loturiko hainbat kontzeptu:

PLAZERRA: haurrak egiten dituen mugimendu eta lorpenak emago diote.

SEGURTASUNA: haurrak bere mugak zein gaitasunak ezagutzean lortuko du. (egoera kontrolpean izateak).

AUTONOMIA: mugimendu askea norbaitekin komunikazioan garatuko du. Esperientzia horretatik habiatuta iniziatibaz jokatuko du eta gauza berriak probatzera animatuko da.

INIZIATIBA: bere beldur zein zalantzak menderatzean ,ahal duela ikustean ,ekingo dio mugimendu berriei.

NORTASUNA: bere buruarekiko irudia barnetik dakarkienarekin eraikiko du

GARAPENA:  gaitasun motorra berez garatuko du aukerak emanez gero , (probatzeko denbora). Urrats baten esperientziatik emango du hurrengoa.

KOMUNIKAZIOA:gorputz adierazpenei helduak esanahia jarriz  lortuko da.

 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina