2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

Kaixo guztioi, 
poliki-poliki uda giroan hasi gara sartzen eta horrekin batera ikasturtea ere azken hilabeteetara iritsi da. Denborak ez du etenik poliki poliki bagoaz aurrera eta zuen txikiak ere badoaz beraien bidea eraikitzen. Gozatu dezagun guztiok elkarrekin azken txanpa hau!

Jarraian aste honetan ateratako argazki batzuk ditugu. Gaur esaterako, Oin alai berezian izan da eta ikastolako atarian itxaron diogu 9:00tan. Ikastolako atarian, ikastola guztia elkartu gara eta dantza eta kantuz alaitu dugu goiza. Gu txikienak izanagatik ere, dantzan gozatu dugu.

Gero berriz, urtebetetzeak ospatu ditugu. Izan ere, gaur Nairaren urtebetetzeak ziren eta gailetak eta gusanitoak ekarri dizkigu. Eskerrik asko!
 Ikastola atarian jarri eta goiz ederra pasatu dugu guztiok elkarrekin giro ederrean.



























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina