ZENTZUMENAK LANTZEN
Azkeneko hilabetean 2 urteko haurrekin ,zentzumenak oinarritzat hartuz ,jarduera ezberdinak antolatu ditugu;
Lehenengoz dastamenarekin hasi ginen .Horretarako gelan zapore ezberdinetako jakiak jarri eta hauek dastatu zituzten. (gozoa, gazia, garratza...) ze goxoa dagoen txokolatea!!.. eta ze garratza limoia...!!!
Ondoren entzumenarekin jarraitu genuen. Horretarako erabilitako elementuak: giltzak, txilibitua, pote ezberdinetan jarritako jakiak: (arroza , makarroiak.) Haurrak begiak itxita zer soinu entzuten zuten asmatzen ibili ziren.
Makarroiak eta plastilinarekin ere jolastu dute haurrek ukimena lantzeko:
Usaimena izan zen hurrengoa :
Azkenik , zentzumenekin bukatzeko ikusmena landu genuen. Horretarako argi jolasak egin genituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina